Bertan, konpetentzien garapenerako aurrera eramaten den BLOK egitasmoa azalduko da: bi ikastoletako ikasle talde batek beraien esperientzia kontatuko du eta pedagogian bi adituk honen inguruko ausnarketa teorikoa egingo dute. Jesus Mari Goñi, konpetentzien eta berrikuntzaren inguruan arituko da eta Iñaki Etxezarreta Kooperatibismoaren eta talde kooperatiboaren inguruan. Saioa elebiz izanen da, adituak bereziki gazteleraz arituko direlarik. Helburuen artean, ikastola eredua aldarrikatzea eta Ikastoletan aurrera eramaten diren zenbait berrikuntza proiektu gizarteari ezagutzera ematea dago.