Beltzean Mintzo dokumentala asteazken honetan

Ekainak 24, asteazkena, 19:00etan. Kaldereria kaleko Iruñeko Udal Aretoan “Beltzean Mintzo” dokumentala Nafarroan emanen da lehen aldiz, Nafarroa Oinez eta honen baitan dagoen Txikiak Handi proiektuarekin batera antolatuta. Sarrera doakoa izanen da.

BELTZEAN MINTZO
DOKUMENTALA & SOLASALDIA
EUSKARA ETA AMERIKETAKO JATORRIZKO HIZKUNTZAK


Zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako hiztunek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntzaren berreskurapen-prozesuan?


Lehen aldiz Ameriketako 7 hizkuntza-komunitateetako ordezkariak beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz solasten.

IKUSI TRAILERRA

 

Aurkezlea: Unai Arellano (Txikiak Handi-Nafarroa Oinez)

Solasaldia: Andoni Barreña eta Ander Bolivar (Garabide Elkartea)

Euskal Herriko hamalau herritan aurkeztu ondotik, Garabide elkarteak egindako

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!