Azaroaren 14an 51 urte bete dira estatu espainiarrrak lotsaren akordioak sinatu zituela Mauritania eta Marokorekin. Bien bitartean emeritua Mendebaldeko Saharan zegoen, mezu eztitsuak barratzen. Beharrezko konplizea hura!
Euripean oihuka hiru mezu bidali zizkieten ehundaka sahararrek, bai estatu espainiarrari, bai Europari, bai eta munduari ere: lehenengoei, kolonia izaten jarraitzen duen bitartean ardura administratiboa eurena dela eta konpon dezatela egoera. Europari, berriz, eskubide osoa dutela autodeterminaziorako eta giza eskubideak errespeta diezazkietela; alegia, baliatu dezatela MINURSOa edo antzerako zerbait, eraginkorragoa, Marokoren instrumentalizazioa desaktibatu eta fosfatoak AEBra bideratzea saiestu dezakeena. Denei hala denei, ez ditzagula ahaztu.