ALDIRIA

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ustarroz Goñi

Gero eta gutxiago gara aldirian bizitzeko hautua egiten dugunak. Gehienei gogokontra
egokitu zaie kanpoaldea: desarrollismoak eragindako albo kaltetuak, hirien erdian bizitzeko
aukera ukatu zaien langileria. Horretaz badakite Parisen, Lionen edo Baionan. Eta horretaz
badakigu Nafarroan ere.
Urteak lantzen daramaten despopulazio legea izango da galdutako hamikagaren aukera. Ez
du konponduko ez herrien hustutzea ez hiriak herriekin duen zor historikoa ere. Herrietan
bizi garen herritarroi ez zaizkigu oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuko: mediku gutxi
osasun zentroetan, gero eta eskola publiko gutxiago, garraio eskasia…horretaz asko dakigu
Erronkaribarrean, Basaburuan, Lizarraldean edo Sakanan.
Agerikoa da oinarrizkoa eta justua dena, publikoa, alegia, berreskuratzeko, borrokatzea
egokitu zaigula.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!