Idatzi gabeko historia, idatzi gabeko etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola

Abauntzeko kobazuloan agertu egin dira Nafarroako gizaki aztarna zaharrenak, 45.000 mila urte inguru dituztenak. Aurkikuntza garrantzitsua gure inguruko bilakaera historikoa ulertzeko, eta beste ekarpen bat gizaki Neardental izenekoaren inguruan.

Azken honi buruzkoa, baina, erronka globala dugu, gero eta galdera gehiago baitaude gizaki hauen garapen, desagerpen, edota mestizajearen inguruan. Zenbat eta gehiago jakin, gero eta galdera gehiago, gero eta baztertuago duela hamarkada batzuk nagusi zen paradigma, Neardentalen erabateko desagerpenarena, ustezko gaitasun baxuagoekin loturikoa.

Izan ere, historia ez dago aldez aurretik idatzia. Ez dago bera gidatzen duen lerro finkaturik.

Horregatik, hain zuzen ere, hain garrantzitsua de gaurko bezalako garaiotan, zeinean bidegurutze garrantzitsuetan aurkitzen garen, aintzat hartzea etorkizuna, neurri handi batean, gure esku dagoela. Ultraeskuinaren gorakada, aberats eta pobreen arteko arrakalaren sakontzea edota naturaren suntsipena ez daudela aldez aurretik erabakiak.

Azken asteotako mobilizazio eta hauteskunde emaitza batzuek, Brasilgoak, kasu, argi eta garbi gogorazten digute historia ez dagoela aldez aurretik idatzia, guk geuk idatzi behar dugula.

Horretarako beste aukera datorren astean izanen dugu, azaroak 11an, greba orokorrarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!