Laguntza behar du Israelek

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2026ko maiatzaren 19a

Mota askotako laguntza behar du Israelek.

Elkarlan musikala, adibidez, Eurovision jaialdiaren bidez bere praktika genozidak estaltzeko.

Elkarlan propagandistikoa, munduko komunikabide ezberdinetan bere irudia hobetu naian, eta horretarako, hain zuzen ere, 700 milioi dolar baino gehiago erabiliko ditu aurten.

Elkarlan teknologikoa, bere armagintza are hilkorrago egiteko. Horretan dabil, besteak beste, M. Torres talde nafarra, balore etikoen gainetik bere interes pribatua lehenetsiz. Kapitalismoaren logika, bere esentzian.

Garraiotarako elkarlana ere behar du, okupaturiko Zisjordaniako asentamenduak Jerusalemekin lotzeko, eta CAF euskal enpresa izaten da proiektu horren eragile nagusietako bat.

Itsas zabalean atxiloketak egiteko baimen inplizitua behar izan du egunotan, Gazaren blokeoa apurtu nahi duten ehunka ekintzaile baketsuak geldiarazteko.

Laguntza behar du Israelek, bai, eta laguntzaile horien zerrenda osatu beharra dago, bere krimenen konplizitatearen mapa agerian uzteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!