Itsasontziak gerrarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2026ko apirilaren 21a

Estutzen da Mediterraneoa Sizilia eta Tunez artean, ta asko dira hortik pasatzen diren itsasontziak, itsaso hori zeharkatzen. Asko gerratik eta pobreziatik ihesean doaz, hegoaldetik iparraldera, errefuxiatuz beterik. Beste batzuk gerra eremuetarako bidean, mendebaldetik ekialdera.

Hortik zihoan atso MSC Maya kargaontzia, Israelgo armagintzarako materialez beterik. Itsasontzi itzela, 400 metro luze. Bare zegoen itsasoa, baina oztopoak topatu zituen bidean.

Hortik ari ziren atzokoan ere bestelako itsasontziak. Askoz txikiagoak,  belaontziak gehienak. Ahulak, antza, baina indarrez beterik. Horiek ere Palestina aldera, elkartasuna eta laguntzarako tresnak garraiatuz.

Guztiak norabide berean, baina helburu ezberdinekin. Itsasontzi handia gerra hauspotu nahian, itsasontzi txikiak gerra salatu nahian, eta hori atzo bertan lortu zuten.

Maniobra ikusgarria egin zuten Palestinarako flotillako ontziek, eta itsasoan bertan blokeatu zuten kargaontzia. Maniobra ikusgarria horren bidez gerra salatu nahi izan dute, Israelek armagintzarako jasotzen duen laguntza ekonomikoa agerian jarriz. Aldi batez behintzat, bakerako belaontzi txikiak nagusitu ziren gerrarako erraldoiaren aurka.

Bidean jarraitzen du flotillak, itsasoatik, eta bidean ere, lehorrean, egon behar du gerra eta genozidioaren salaketak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!