Gerraren hasierako egunotan atxilotu zuten Nicolás Ormaetxea, Orixe, euskal olerkaria. Lizartzan izan zen, eta Iruñera ekarri behar zuten, nahiz eta Iruñeko bi gizon bidean bera erailtzeko asmoa agertu. Iruñera ekartzeko enkargua, baina, beste bati eman zioten, eta azken honi Lizartzako apaizak atxilotua zaintzeko agindu zion, oso olerkari ona zela esanez. Gidari anonimo honek apaizak esandakoa bete zuen, eta atxilotutakoaren bizitza salbatzeko Diputazioko lehendakariordea zen Juan Pedro Arraizarengana abiatu zen Iruñera heldu bezain pronto.
Azkenean, hiru pertsona hauen ekinbideak direla medio, Ezkabara igo zute Orixe, preso, eta bizitza salbatu ahal izan zuen, egoera horietan atxilotutako milaka lagunek ez bezala
Pasadizo hau gidariak berak idatzi zuen, aspaldi, sinatu ez zuen agiri mekanografiatu batean. Gaur jaso dugu Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsean, Jon Usetxik ekarriak, bere aitak etxean urtetan gordeta izan ondoren.
Usetxiri esker, beste dokumentazio bilduma txiki bat sortu dugun NUPen, “Nestor Zubeldia Jaunaren Oroimenean” izenekoa, zeinean azken honen atxiloketa bereziaren berri ere ematen zaigun. Beste pasarte ezezagun bat.
Horrelako asko daude oraindik frankismoaren errepresioaren inguruan, eta horietako asko gure etxeetako kajoi eta kutxetan egon daitezke gordeta. Horiekin guztien laguntzarekin jarraitzen dugu gure ezagutza zabaltzen. Eskerrik asko, Jon.