Sari baten mezu arriskutsua

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2025eko azaroaren 25a

Yala Nafarroa con Palestina izeneko kolektiboak honen berri eman digu duela egun batzuk: aurten Nafarroako Urrezko Domina post mortem jasoko duen enpresariak sorturiko taldeak harreman zuzenak ditu Palestinako genozidioaren ekonomiarekin, F35 gerra hegazkinaren ekoizpen katearen parte izanik.

Ilunak eta ezkutupekoak dira armagintzaren harreman komertzialen hari asko, baina publikoak diren datuekin, oso logikoa da Yala Nafarroak gobernu foralari eginiko kritika.

Informazioa falta da, eta gainera ezin liteke esan 2020an zendutako enpresari bat 2024an egineko bonbardaketen erantzule zuzena denik. Hala ere, M. Torres enpresa susmopean dago, zertaz eta genozidio batean konplize izateaz.

Egoera horretan, sari honek berriro indartzen du kapitalismoaren mezu arriskutsuena: business is business, giza eskubideen gainetik.

Bide beretik doaz, gugandik oso gertu, Sidenor edo CAF enpresak.

Bide onartezina, ondorio aurreikusezinen sorburua, eta nazioarteko legediaren aurkakoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!