Askotarikoak izan dira historian zehar grebarako arrazoiak. Soldatak aipatu egiten dira, baina horiekin batera hamaika arrazoiek zabaldu dute grebarako bidea: elkartasuna, segurtasun neurriak, lan ordutegiak edota aldarrikapen politikoak, aurreko astean Israelek eragindako genozidioaren salaketa kasu. Hamaika arrazoi, eta horietako gehienetan, amankomuneko faktore gisa, langileen duintasuna.
Duintasun hori dago jokoan gure hirian billabesen greba tartean. Gidatzeak suposatzen duen estresaz 5 minutuz deskantsatzeko duintasuna, komunera joateko gogoek estututa ez ibiltzeko duintasuna, bidaiariak modu seguru eta atseginean garraiatzeko duintasuna...
Horixe dugu gaur egun jokoan. Billabesetako langileen greban duintasuna dago jokoan, langileena, baita Iruñerriko biztanleena ere, garraio publiko sistema atsegin eta seguru baten defentsa, alegia.