Goiz da jakiteko zergatik gertatu zen asteleheneko itzalaldia, baina hasiera hasieratik zibererasoren hipotesia jende askoren ahotan zebilen. Ez da harritzekoa, azken hilabeteetan entzun ditugun alarma belizistak aintzat harturik. Izan ere, laster etorri zitzaizkigun burura Europar agintariek aipaturiko biziraute kit famatuak, edota Putinekin loturiko memeak, besteak beste.
Hala ere, aste honetan gertatutakoak berriro ere jartzen du mahai gainean zerbitzu publikoen garrantzia. Izan ere, zerbitzu publikoa, guztion eskubidea, izan beharko litzateke argindarraren hornidura, eguneroko bizitzarako ezinbestekoa izanik. Zerbitzu publikoa, irizpide publikoekin kudeaturik, trantsizio energetikoa modu jasangarri eta eraginkorrean bideratuko duena, merkatuaren eta etekin pribatuen logikak bazterrean utzirik.
Pandemia garaian ikusi genuen moduan, zerbitzu publikoak dira gure bizi kalitatearen bermea, horiexek defendatu beharrekoak, eta hori ez dugu lortuko gastu militarra handitzen, azken honetara bideratzen den dirutza behar sozialetako proiektuetan inbertitzen baizik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!