Ongi etorria MUFACEren bukaera

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2024ko aza. 21a, 08:19

MUFACEren krisiak guztiok jakina den kontu bat berriro azaleratu du: neurri handi batean osasun zerbitzu pribatuak diru publikoarekin finantzatzen direla, zeharkako bide ezkutuen bidez bada ere.

Krisian omen dago MUFACE, MUFACEren existentzia bera oinarrizko kontraesan batean oinarriturik eginik. Izan ere, administrazio publikoak aukera ematen digu funtzionarioei gure osasun zerbitzua aukeratzeko, hau da, zerbitzu pribatuak aukeratzeko, nahiz eta administrazio publikoarena izan osasun zerbitzu zabal eta osatuena.

Osasun Ministerioaren txosten berri batek agerian utzi du, berriro ere, seguru mediku pribatuen ohiko tranpa: kasu larriak agertzen direnean, pazienteak osasun zerbitzu publikora bideratzen dituzte, kontrataturik dituzten beharrak diru publikoarekin ordainduz.

Beraz, ongi etorria MUFACEren bukaera. Osasuna pertsona guztien eskubidea izanik, horrekin negozioa egiten dutenek ez baitute inongo sostengu publikorik merezi. Indartu beharrekoa, badakigu, sistema publiko eta doakoa baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!