Esan beharra dago, bai. Trenaren beharra dugu, bai.
Aro garaikidean garatu diren garraiobideen artean, XXI. mendean abiatzeko eraginkorrenetakoa izango dugu. Garraiobide publiko, kolektiboa, eta energia kontsumo eraginkorrenetakoa, seguraski. Alde hartatik, noski, ez genuke ahaztu behar XIX. mendeko alabak ere badirela txirrindulak...
Trena behar dugu, bai, baina ez nolanahikoa. Estatu espainiar trenaren azpiegiturak zaharkitu, deskapitalizatu eta desmuntatu dira azken hamarkadetan, abiadura handiko sarea zabaldu bitartean, eta horren ondorioz, lurralde gehienak trenik gabe gelditu dira.
Antzeko atakan gaude orain Nafarroan, eta horregatik horren beharrezkoa da berriki ezagutarazi diren alternatibak ezagutzea eta publikoki eztabaidatzea. Agurain, Altsasu eta Irurtzunen aurkeztu berri dituzte, eta argi erakusten dute oraindik ere posible dela tren soziala defendatzea, abiadura handiko ilusio xahutzailea gaindituz