Asaldatuta dago frantziar gizartea nekazarien mobilizazioekin, nonahi eguneroko bizitza oztopatzen duten traktoreen blokeoekin.
Ikusezina ditugu normalean traktoreak gure hirietan, baina egunero dauzkagu gure plateretan nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak, zero kilometrokoak edota antipodetatik ekarriak...
Frantzia eta Ipar Euskal Herriko nekazarien aldarrikapenak anitzak izanda ere, batzuetan beharbada kontrajarriak izanda ere... agerian utzi dute gure bizitzan nekazaritzak duen garrantzia, zentraltasuna, eta horrekin batera gure landa eremuak eta bere langileek dituzten arazoak.
Traktore bat jarri digute platerean, bat batean, eta horrek pentsarazi beharko liguke nekazaritzaren garrantziaz, nekazaritzako langileen eskubidez.
Bestela, laster gure paisaietatik ere desagertuko dira traktoreak, eta zaborra eta kutsaduraz beteko dira gure platerak. Multinatzional handiek ekoiztutako zabor-jakiez.