Yala! Urte bukaerako aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2023ko abe. 22a, 12:37

Historia luzea du Palestinaren gaineko proiektu kolonizatzaile sionistak, eta aurten jauzi berri bat ezagutu dugu. Gizateriaren aurkako krimenak, garbiketa etnikoa edota genozidioa bezalako kontzeptuak erabili dira munduan zehar Israelgo estrategia izendatzeko, zabaldu diren irudiak eta testigantzak ezagututa.

Agerikotasun horrek, dena den, haserrea ez ezik, nolabaiteko etsipena ere zabaltzen lagundu du. Horren nabarmen izanik bortizkeria maila, Israelen inpunitatea erabatekoa da. Badirudi hutsalak direla haserreak, hitzak, gaitzespenak...

Sentsazio hori, baina, faltsua izan daiteke. Mendebaldeko herrialdeen sostengua da inpunitatearen giltza, eta sostengu hori iritzi publikoak eta mobilizazioek alda dezakete, horren zabalduta dagoen haserrea ikusgai bihurtu ezkero.

Horregatik da horren garrantzitsua abenduak 30ean deituriko manifestazioa, "Yala! Nafarroa con Palestina" koordinadorak deituta. Eragile ezberdinek deituriko ekimena, elkartasuna abiapuntu hartuta, inpunitatearen harresian pitzadurak eragin nahian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!