Biharkoan, nazioarteko Ekintza Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2024ko urt. 19a, 13:20

Aurrera doa denbora, eta etenik gabe mantentzen du Israelgo gobernuak Palestinako biztanleen aurkako erasoa, genozidiotzat hartzeko argudio sendoa egonik.

Mendebaldeko Europako estatuen utzikeria lotsagarria tartean, Hegoafrikar Errepublika izan da Hagako Nazioarteko Justizia Epaitegian Israel salatzeko ekimena hartu duena, eta ikustekoa da nazioarteko epaimahai garrantzitsu horrek zer erabakiko duen.

Dena den, estatuen eta epaimahaien erabakien zain egon gabe, milaka eta milaka dira munduan zehar sarraskia salatzen ari diren herritarrak, eta biharkoan ere aukera izanen dugu haiekin bat egiteko Iruñeko karriketan.

Abenduan osasun arloko langileek bultzatu zuten ekimena, eta oraingoa hezkuntzakoen txanda heldu da. Hala ere, horiena ez ezik, gizarte osoaren ardura da gerra eta genozidioaren aurka ahotsa altxatzea, biharkoan mundu mailan deitua dagoen Ekintza Egunarekin bat egitea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!