Nabka berrirako agindua eta Holokaustoaren memoria

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2023ko urr. 16a, 08:36

Holokaustoaren memoria agertu da, berriro ere, Hamas taldearen azken erasoaren ostean, eta horren aipamenak aurkitzen ahal ditugu nazioarteko prentsan zein hildako edo bahituriko senitartekoen testigantzetan.

Horren ostean, edota horrekin batera ere, Nakba berri baten mehatxua zabaldu du Israelgo gobernuak. Mehatxua baino, hobe agindua esatea. Mila pertsonen heriotza baino gehiago eragin dituzten bonbardaketekin batera, haien bizilekuetatik alde egiteko agindu berri die Israelgo estatuak Gazako iparraldean bizi diren milioi bat palestinarrei. Berriro ere haien bizilekua atzean uzteko agindua. Berriro ere deportazio masiborako aukera. Berriro ere, XX. mendeko Holokaustoaren memoriaren erabilera, XXI. mendean herri baten aurkako sarraski larrienetako baten justifikazio gisa, palestinarrena, alegia.

Jakin badakigu mila israeldar baino gehiago, gehienak zibilak, modu indiskriminatuan erailak izan direla azken aste honetan. Hori, baina, ezinda ulertu XX. mendeko Holokaustoren jarraipen moduan, azken hamarkadetako herri palestinarraren aurkako jazarpenaren testuinguruaren barnean baizik.

Gerra logika hori, gerraren logika, finean, arbuiatzen eta salatzen badugu ere, ez da oso zuzena iraganeko memoriak erabiltzea gaur egun garbiketa etnikoaren jarraipena estali edo justifikatzeko.

 Azken batean, hurrengo egunotako mehatxu nagusia ez da Holokausto berri bat, Nakba berri bat baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!