Iruñeko 26. karrikaren kantoian

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2023ko api. 21a, 13:49

Broadway ez dago Iruñean. Gure hiriak ez du kantoirik 26. karrikan. Ez dago 26. karrikarik, baina Plazaola trenbideko tunela dugu, Arga ibaiaren parean. Paraje ederra. Gaua pasatzeko, baina, inguru hotza, desatsegina, hezea eta arriskutsua. Heriotza ere eragin dezake bertan pobreziak, aste honetan gertatu den legez.

Mundua ez litzateke era hortan aldatuko. Gizakien hartu-emanak ez lirateke hobetuko. Pobrezia sortzen duen kapitalismoa ez zen horren ondorioz irauliko, baina Iruñeko udalak etxegabekoentzako aterpea martxoaren 31an itxi izan ez balu, gizon emakume batzuk gau batzuetan ohea izango lukete.

Mundua ez litzateke era hortan aldatuko, baina aterbean egonik haize hotzik ez lukete jasan beharko hainbat gizon eta emakumek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!