Ez dakigu zer gertatuko den herenegun mugimendu feministak plazaraturiko proposamenarekin, baina niri behintzat zaintzen inguruko greba orokorraren asmoa pozgarria egin zait.
Proposamen berritzaile eta pozgarria greben inguruko kulturan, askotan tokian tokiko lan aldarrikapenei oso mugatuak. Ezinbesteko tresna dira alor horretan, baina greben indarra askoz sakon eta zabalagoa ere izan da gure historiako beste momentutan. Hortxe daude, milaka familien oroimenetan gordeta eta memoria kolektiboan ia ikusezin, 70eko hamarkadako elkartasun grebak, zeinetan mobilizazioaren arrazoia beste lantegietako beharginei sostengua adieraztea zen.
Proposamen beharrezkoa, zaintzen antolaketaren zentraltasuna azpimarratzen duelako, eta horrekin batera horren inguruko egiturazko desoreka eta injustiziak ikusarazten eta salatzen laguntzen duelako.
Ez dakigu zertan geldituko den, nola jasoko dute ideia sindikatu eta gizarte eragileek, baina proposamena mahaigainean egote hutsak aukera asko zabaltzen ditu. Eskerrik asko!