Urtebete beranduago, gerraren aurkako ahotsak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2023ko ots. 24a, 13:48

Anitzak, batzuetan kontrajarriak ere, izan dira historian zehar gerraren aurkako ahotsak. Ahots antimilitaristak, ahots humanitarioak, ahots erlijiosoak, ahots feministak...

Ukrainak gerran urtebete daraman honetan, ahots ezberdinak altxatzen dira han hemenka suntsipen eta arduragabekeria belizistaren aurka. Errusian eta Ukrainan badira, arrisku handia hartuta, desertzio eta intsumisioaren bidea aukeratu duten gazteak; horiei laguntzeko sare ezberdinak sortu dira hainbat herrialdetan; eta antimilitarista izan gabe ere, badira taldeak, sindikatuak eta pentsalariak gerraren dinamika suntsitzailea geldiarazteko eskatzen dutenak, negoziazio bideak bultzatuz.

Ahots ezberdinak, bai, eta ahots elkartuak ere bai. Asteburu honetan, inbasioaren urtemugan, hiri ezberdinetan eginen dira gerraren aurkako kontzentrazio eta agerpenak. Iruñean ere, iluntzeko 7etan, udaletxe plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!