Berriki, Ukrainako gobernuari Leopard tankeak bidaltzeko erabakia hartu dute Europako hainbat gobernuk, Espainiakoa barne, gerran gero eta inplikazio zuzenagoa hartuz.
Gerraren logikan bete betean daude sartuta Ukraina eta Errusiako gobernuak, bukaera jakin gabeko eskalada batean. Biztanleri zibilaren sufrimendua areagotu, kutsadura erradioaktiboaren arriskua handitu.... Horiexek azken asteotan emandako neurri kexagarriak.
Horrekin batera, haien borondatearen aurka milaka eta mila gazte gerrara eramanak izaten dira, eta desertzioa edo kontzientzia eragozpena aldarrikatzen dutenek gero eta zigor larriagoak jaso egiten dituzte Ukraina zein Errusia aldean.
Bitartean, Europako gobernuek gasolina gehiago botatzen diote suari, ondorio kalkulaezinezko norabide batean, bukaera negoziatu bateko aukera gero eta urriei ate gehiago itxiz.
Erabaki larria, arriskutsu eta axolagabea.