Geurean ere, osasun pribatua gora

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2022ko abe. 9a, 11:49

Teorian estatuak bermatu beharreko eskubide publikoa izanik, gora doaz azkenengo urteotan horren inguruko etekin pribatuen ekimenak eta irabaziak, hori guztia politika publikoen ondorioz.

Norabide horretan famatua bihurtu dira hainbat agintari, Madrilgo Ayuso anderea kasu, baina Hego Euskal Herrian ere joera hori nabarmendu da azken urteotan. Berria egunkariak aste honetan argitaraturiko datuen arabera, lau herrialdetan hazi da poliza pribatuak dituzten herritarren portzentajea, eragile askok osasun publikoaren sistemaren deskapitalizazioa salatzen duten bitartean.

Nafarroan garrantzi gutxiago dute sistema pribatuek, portzentualki, baina azken hamarkadan beste herrialdetako joera berbera izan dute, hazkundearena, alegia.

Datu kezkagarria, zalantzarik gabe, osasun zerbitzuak negozio bihurtzeko, eta osasunerako eskubide unibertsala are gehiago murrizteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!