Erdiz, gure altxorretako bat

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2022ko urr. 17a, 07:57

Larrialdi klimatikoa eta lehengaien prezioen gorakada guztion ahotan
dagoen honetan, jakin badakigu ongi eta mimoz kudeatu, erabili eta zaindu
behar ditugula gure baliabideak, eta horretarako funtsezkoa dugu
elikagaien ekoizpen aproposa, inguru sozial eta naturalarentzat modu
sustengarrian burutua.

Horren adibide argia dugu Nafarroako mendialdeko abeltzaintza estentsiboa,
 zeinaren bidez abereak naturak berak ekoizturiko elikagaiaz hornitzen
diren, paisaia modu orekatuan eraldatuz eta inguruko herrietan sare
ekonomikoak eta sozialak sortuz, herrietako bizitza ahalbideratuz.

Baztango Erdiz eremuan aritzen dira mendiko behorrak eta zaldiak, orain
aipatutakoaren adibide argia izanik, eta horregatik zaindu eta defendatu
behar da, bertan meategi bat zabaltzeko proiektu suntsitzailearen aurka.

Gure altxorretako bat da Erdiz, XXI. mendeko erronka ekologiko eta
ekonomikoei modu egokian erantzuteko tresna garrantzitsua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!