Biharkoan, Mundialito handia

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2022ko ira. 30a, 15:03

Azaroaren bukaeran hasiko da Qatarren munduko futbol txapelketa. Interes ekonomikoek agindutako tokia eta datetan. Langile migranteen zapalketaren gainean eraikitako azpiegituretan, hainbat erakundek salatu dutenez. Arrazismoan eta matxismoan oinarrituriko prestaketa baten ostean, alegia.

Bihar, berriz, bestelako txapelketa jarriko da martxan Iruñean, Biurdana parkean, Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoa, zeinean ehunaka pertsonek, adin, sexu eta jatorri ezberdinetakoek, parte hartuko duten, “Hemen denok jolasten dugu” lelopean.

Futbitoan zein saski baloiaren inguruan egun osoko egitaraua prestatu dute hainbat kolektibo sozial, politiko, kultural edota erlijiosoek, elkarlanerako gaitasun handia erakutsiz, kirola jolas moduan ulertuz, eta aldi berean arrazakeriaren aurkako tresna moduan erabiliz.

Aukera ederra, beraz, bestelako kirol ekimenak martxan jar daitezkeela erakusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!