Azkenengo sanferminetan berebiziko protagonismoa hartu zuten Iruñean bortizkeria matxistaren aurkako mobilizazioek, eta horiekin batera Udaletxearen inplikazioa, mugimendu feministarekiko elkarlanean, norabide berean.
Hori dela medio, erasotzaileen inpunitatea ikurra ziren jaiak protokolo berrien paradigma gisa bihurtu ziren. "La manada" kasuaren adibideari buelta emanda, eta kasu horretaz askoz haratago, bortizkeriaren aurkako protokolo eta dinamika eredugarriak jarri ziren martxan.
Hau guztia gutxietsiz, UPNren udal taldeak dinamika zaharretara eraman nahi gaitu, azken urteotako aurrerapenak baztertuz, eta mugimendu feministak erasoen prebentzioan eta salaketan izan duen protagonismoa gutxituz.
Arazoa, baina, sanfirmetakoa baino askoz sakonagoa da. Sanferminetako kaperak hiria estaltzen du urte osoan zehar aspektu askotan, eta dinamika berri honek ahul dezake, zalantzarik gabe, urte osoan zehar presente dagoen bortizkeria matxistaren aurkako lana.