Bonben gainetik, bonbak alboratuz, hitz egin

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2022ko mai. 6a, 14:21

Hitz egin, hitz egin, hitz egin. Horixe aldarrikatu du berriki politikari zahar eta eskarmentatu batek, Lula da Silvak, Ukrainako gerraren kontura. Eta aldi berean, zera e leporatu die nazioarteko buruzagiei: bere ustez horretarako nahiko ahaleginik egin ez izana.

Elkarrizketaren behar horrek, gainera, gero eta oihartzun gutxiago dauka komunikabide nagusietan, edota eragile politiko gehienen ahotan. Horren ordez, hizkera militarista nagusitzen da, ukrainar erresistentziaren beharra edo arma gehiago bidaltzeko aldarria azpimarratuz. Horren ondorio zuzenak gizakion sufrimenduan, edota gerraren hedapenak dituen arriskuak, modu arduragabean mantentzen dira isilpean.

Erretorika belizista horren aurrean, gerraren aurkako aldarri zuzena entzungo da hainbat hiritan asteburu honetan, baita Iruñean ere, gaur, iluntzeko 8etan.

Ukrainan hitz egiteko beharra, beraz, bonben gainetik, eta aldi berean, Nafarroan, bonbak alboratzeko beharra, Bardeetako tiro poligonoa behin betiko itxiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!