Gerra hotsak, urrun eta hurbilak. Hots urrunak, Ukraina, Palestina edota Yemendik datozenak. Askoz hurbilago ere, Bardeetan, entzungai ditugu hegazkin bonbaketarien burrunbak, gerra hementxe bertan hasten dela oroitarazten digutenak
Inpotentzia sentitzen dugu askotan gerraren aurka, baina aspaldi dakigu desobedientzia dela gerra eta militarismoari aurre egiteko tresna beharrezko eta erabilgarri bat. Orain ere, Ukraina eta Errusian, bide hori hartu dute milaka gaztek, zigor ezberdinak jasoz, ezarri zaien erreklutamenduari desertzioarekin erantzunez.
Bide hori aldarrikatuko dugu bihar, arratsaldeko 6etan, Gaztelu plazatik; eta Iruñean ez ezik, beste hamaika hiritan eginen dira kontzentrazioak larunbat honetan, "Intsumisioa gerrei, OTAN EZ, PUTIN KANPORA" lelopean. Iruñeko deialdia 300 lagunek baino gehiago sostengatu dute, eta berarekin bat egin dute Nafarroako sindikatu gehienek.
Bertsolariak eta musikariak ere ez dira faltako, gure plaza, kale eta parkeetatik, gerren aurkako intsumisioa aldarrikatzeko.