Euskarazko azalpenak Limako txapapotea dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2022ko urt. 28a, 14:42

Haserre bizian dago Limako biztanleria, Peru aldean, beren kostaldeko egoera ikusita. Beltzak dira oraingoan arrokak, beltzak hondartzak, eta belztuta ere ikusten dira zonalde hartako hegazti eta arrainak. Arrantzaleak ere protestan, haien bizibidea galbidean ikusita.

Milaka kilometrotara zabaldu da txapapotea oraingoan, baina ardurak askoz hurbilago ditugu. Repsol enpresa da istripu honen arduraduna, eta ez da harritzekoa. Izan ere, petrolioaren multinazionalak axolagabeki aritu dira azken hamarkadetan Latino Amerikan, OMAL behatokiak salatu duen moduan, eta ondorioz istripuak zein isuriak gertatu dira hainbat tokitan, Amazonian ere, bertako biztanleriaren bizimodua eta osasuna arriskuan jarriz.

Urrun gelditzen dira istripuak, bai, baina hona etortzen dira etekinak, eta ardurak hemen bertan daude. Kasu honetan, gainera, euskaraz eman litzake azalpenak Repsoleko Kontseilari Delegatuak, Josu Jon Imazek, alegia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!