Zezenketen beharra

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2021ko eka. 11a, 14:39

Uda hasiera, beroa, opor egun hurbilen usaina... Aurten, horretaz gain, txertatze kanpainaren inguruko berriak baikortasunerako motibo dira gure inguruan, planetaren zonalde aberastuetan. Atzean ari da gelditzen, antza, pandemiaren garairik larriena, eta normaltasunerako bidea argiago dakusagu.

Normaltasunarekin poztu beharko? Bidegabeko munduan bizi gara, eta pandemia garaian gure egiturazko injustizietako batzuk areagotu egin dira. Osasunerako eskubideaz gozatzea, adibidez, oso bestelako da herrialdeen arabera. Patenteen liberalizazioaz eztabaidatzen den bitartean, sendagaiak etekin pribaturako iturriak dira. Pandemia atzean gelditzen delarik ere, beraz, are larriagoak dira kapitalismoaren ondorioak.

Egoerak egoera, lagunekin modu askean elkartzeko eta adineko senitartekoekin lasai aski egoteko aukerak pozgarriak zaizkigu egunotan. Milaka ideia bururatzen zaizkigu udarako, baina horietako gehienak errazak ditugu. Egunerokotasunean ingurukoekin lasai eta aske harremanetan egoteko asmoa, ez da gutxi!

Parada horretan, gure beharrak eta grinak horren oinarrizkoak izanik, ez dakit nola kalifikatu irailean Iruñean zezenketak ospatzeko ideia. Zentzugabea? Hutsala? Barregarria?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!