Apartheid izeneko tranbia

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2021ko mai. 28a, 14:12

Izen hori eman dio Hala Bedi irratiak ekoizturiko dokumental labur batek Jerusalem eta Zisjordaniako koloniak lotzen dituen tranbiari.

Berriki ikusi dugu, Gazan zein Jerusalemen. Proiektu kolonial sionistak ez du etenik, eta estrategia ezberdinak erabiltzen ditu momentu eta tokiaren arabera. Israelek Gaza itotzen, eta suntsitzen dituen bitartean, dinamika anexionista Zisjordaniako lurraldeetan zabaltzen da, Jerusalemen bereziki, bertako biztanleria modu ezberdinetan kanporatuz.

Proiektu anexionista horren tresna garrantzitsu bat garraio azpiegiturak dira, eta horien artean kokatu behar dugu euskal enpresa batek, CAFek, ekoiztuko duen tranbia.

Nazioarteko kritikak zabalak jaso ditu egitasmoak. Beste batzuk, berriz, etekin pribatuak lehenesten dituztela, giza eskubideen eta nazioarteko legediaren gainetik. Horren aurrean, argi dago nazioarteko presioa ezinbestekoa dela Israelen asmo anexionistak geldiarazteko. Azken batean, giza eskubideak ezin dira enpresen interes menpe gelditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!