Jakin mina eta diru grina

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2021ko ots. 5a, 14:50

Ez da zaila irudikatzen. Ordu askotako lan jardunak, asteburuak barne seguraski. Dena presaka, erlojuaren kontra. Bizitza asko jokoan.

Ez dakigu zer pentsatu duten COVIDaren aurkako txertoak garatu dituzten zientzialariek momentu bakoitzean, baina pizgarri ekonomikoez gain, seguru nago horietako gehienentzat motibazio handia zela beren jakin min propioa, eta horrekin batera jakin min horrek jende askoren bizitzak hobetzeko aukera.

Zientzialarien jakin min hori, berriz, diru grin hutsa bihurtzen da farmazia entrepresa handientzat. Diru publikoa jasotzen ari dira txertoaren truke. Diru publikoarekin hezitu dira haien ikerlariak. Diru publikoz ordaindutako ikerketa proiektuekin hobetzen dituzte haien produktuak.

Txerto hauekin gertaturikoak berriro ere jartzen du mahai gainean eremu publiko eta pribatuaren arteko harreman askoren logika maltzurra. Diru publikoz ordaindutako proiektuekin enpresa pribatuak aberasten dira.

Logika maltzurra, bai, erakunde publikoetan hainbat indar politikok ahalbideratzen dutena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!