Auzoak, hiriak, hesiak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2020ko aza. 20a, 15:11

Ezberdintasun sozialak espazioan gorpuzten dira, bizi izaten dira. Auzoetan, hirietan. Espazioan ere txertatzen dira ezberdintasun horiek iraun arazteko tresnak. Hesiak.

Iruñeko auzoak dira espazio horietako batzuk. Hiri injustua dugu, zeinean aberastasuna eta baliabideak modu injustuan banaturik dauden. Eta hiri hau bizigarriago egiteko, auzo ezberdinetako haur eta nerabeei formazio eta aisialdirako tresna berriak emateko, ezberdintasun sozialak gainditzen laguntzeko, finean, aspaldi ari dira lanean, auzolanean, auzoetako elkarte eta bolondresak.

Hainbat erakundek, baina, tinko eusten diote ezberdintasunak mantentzeko tresnak finkatzeari, gogortzeari. Espazioak itxi, injustiziak betikotu, jendarteak kontrolatu. Horiexek Iruñeko Udala eta Konstituzio Epaitegiaren azken erabakien helburuak, auzoetako antolakuntza eta formazioa moztu nahian lehena, eta mugan bertan errefuxiatuak atxilotzeko eta jatorrizko herrialdera bueltatzea baimenduz bigarrena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!