2020ko uztailak 30. Erantzukizun Fiskalerako Aginte Independiente erakundeak ohartarazi zuen Espainiak abiadura handiko trenean egindako inbertsio itzel gehienek errentagarritasun ekonomiko eta sozial baxua dutela. Diru publikoaren xahutzea salatu, hain zuzen ere. Abuztuak 13an, txosten hori eskutan, Nafarroako obren geldiarazpena iragarri zuten Mugitu taldeko hainbat kidek, ekintza baketsu eta irudimentsu batean.
Bestalde, Kataluniako Delas Ikerketa Zentruak ekainak emandako datuen arabera, gastu militarrera bideratu dira aurten 20,000 miloi euro baino gehiago, bestelako behar sozial eta sanitarioak ditugun momentu batean. Bitartean, osasunean eginiko gastua baxuagoa da Nafarroan zein Espainian mendebaldeko Europako herrialdeetan baino.
Egoera honetan, Nafarroako Gobernuak militarrak deitu ditu COVIDaren aurkako lanak egiteko, eta poliziak Mugituko kideak atxilotu ditu. Neurri bidegabeak, osasun sistemaren finantziazioa kaltetzen duten gastu militarra eta AHTren eraikuntza bermatu nahi dituztenak.
Hori guztiaren aurkako protesta egiteko, desobedientzia zibila eta desmilitarizazioa aldarrikatzeko, elkarretaratze bana dugu, gaur eta bihar, Sarasate paseolekuan. Osasuna dago jokoan.