Ardurazko bideak eta abiadura handiko diru xahutzeak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2020ko mai. 29a, 12:57

Egoera kezkagarrian ekin zion Nafarroak covid-19aren pandemiaren hasierari, estatuko gaixo ratio altuenetako batekin. Bilakaeran, berriz, nabarmenki hobetu da beste komunitate autonomoekin konparaturik, eta hori, zalantzarik gabe, Osasun Zerbitzu publikoen langile eta azpiegiturei esker izan da.

Etorkizuna, dena den, galderaz beterik dago, eta hodei beltzak nagusi dira ortzi-mugan krisi ekonomikoaren karira. Honen aurrean, erabaki garrantzitsuak hartu beharko dira, eta hautuak egin gastu publikoa bideratzeko.

Horregatik beharrezkoa da gogoratzea egoera hobetzeko ez direla inolaz ere lagungarri izan azken hamarkadetako proiektu faraoniko eta diru xahutzaileak, hala nola Itoitzeko urtegia edota Abiadura Handiko Trenaren inbertsioak. Beharrezkoa, berriro ere, kotxegintzaren monokultibo industrialaren arriskuez ohartaraztea, agerian gelditu baitira berriki Bartzelonako Nissanen kasuan.

Horregatik arduraz jokatzeko eskatu dute berriki hainbat eragile, elkarte eta sindikatuk, Abiadura Handiko Trenaren inbertsio itzelak gastu sozialetara bideratzeko aldarriarekin. Pertsonen eskubideak bermatzeaz gain, askoz etekin gehiago ekarriko bailuke horrek, maila sozial zein ekonomikoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!