Balkoietako indarra

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2020ko api. 3a, 13:20

Kezka eta mina. Ez naiz luzatuko horiekin, baina arinkeria litzateke ez aipatzea, haiek nagusitzen baita, merezimendu osoz, gure gogoan. Haiekin batera haserrea ere, Iruñeko alde zaharreko kaleak militarrez beterik ikustean.
Hala ere, oraingoan beste zerbaiti erreparatu nahiko nioke, itxaropenari, alegia. Itxaropenari, bai, gizartearen gehiengo zabalak begi onez ikusi baitu ekonomiaren martxa moteltzea bizitzak salbatzeko, eta horrek argudio eta aukera ederrak eskaintzen dizkigu hurrengo hilabeteotan irekiko diren gatazkak bideratzeko.
Izan ere, argi dago krisi honetatik modu ezberdinetan ateratzeko aukerak mahai gainean jarriko direla, eta horietan berriro ere interes ekonomiko ezberdinek talka eginen dute. Etorkizuna ez dago idatzita, ez. Partida irekia dago, eta gatazka horietan bizitza eta osasun zerbitzu publikoen alde balkoietan metaturiko indarraz baliatu beharko gara kapitalaren interesei aurre egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!