Urrun daude Bardeak Iruñerriatik, eta are urrunago gaurko munduko gerra guneak. Hala ere, hari ikusezin batek lotzen ditu gure kaleak, gure dirua, Erribera aldeko gure parke naturala eta hegazkinen bonbek suntsituriko etxeak.
Urrun daude mugak, Melillako harresia, adibidez, eta are urrunago Europar Batasuneko hego-ekialdekoak. Hala ere, hari ikusezin batek lotzen ditu gure kaletako kontrol polizialak, atzerritarrak atxilotzeko zentroak, partidu nagusiek onartutako migrazio legeak eta Turkia eta Grezia arteko mugetan asilo ukatzeko erabakia. Hari ikusezin batek lotzen ditu hemengo ultraeskuindarren indarra eta Zaporeak ekimeneko kideek Grezian jasotako erasoa.
Hariak hari. Hemen hasten da gerra. Hemendik abiatzen dira ere errefuxiatuen aurkako erasoak, eta horregatik, Iruñeko kaleetan ere eman behar dugu erantzuna. Gaur iluntzean bi hitzordu ditugu horretarako, 7etan tiro poligonoaren aurka, Gobernu Zibilaren aurrean, eta 7 t´erdietan Udaletxeko plazan, errefuxiatuen eskubideen alde. Iruñean, gaur iluntzean.