Kamioiak eta trenak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2020ko ots. 7a, 12:03

Berriro ere hizpide, aste honetan, N-121 errepidea. Berriro ere heriotza. Berriro ere kamioien inguruko eztabaida. Zer egin hainbeste heriotza sortzen duen errepide horretan? Kamioien trafikoa mugatu? Autobia bat egin? Bi erantzun ezberdinak. Bi logika kontrajarriak, alegia.

Itzela izan da merkantzien nazioarteko trafikoaren gorakada azken bi hamarkadetan, eta dinamika horretan, autobia eta abiadura handiko trenentzako bide kilometro gehien ireki dituzten estatuen artean dago Espainia. Hori guztia tren konbentzionalaren kaltetan, baztertu egin baita, egiten baita, merkantziak trenez eramateko sistema hobetzea.

Logika horien ondorioak modu tragikoan ikusten dira Bidasoa aldeko errepidean, jakina baita merkantziak errepidez garraiatzea arriskutsuago eta kutsagarriago dela. Horri, gainera, langileen egoera prekarioa gehitu behar zaio, kamioilariena, alegia. Horregatik erantzuna hortik etorri behar da: kamioien trafikoa mugatuz eta merkantziak garraiatzeko sistema seguruago eta ekologikoago bat sustatuz.

Trenbide konbentzionala zainduz eta hobetuz, alegia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!