Horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikotik gertu, Marokotik urrun, hil zen langile bat asteartean Erripagaina auzoan, eraikin bateko bosgarren pisutik eroria. Istripua bai, baina istripua baino askoz larriago da azken urteotan ikusten ari garena, langile hildakoen kopuruaren gorakada, alegia.
Azkenean, ezagunak dira eraikuntzaren sektorean bereziki eta lan merkatuan oro hor aplikatzen ari diren politiken osagaiak: lanaren prekarizazioa, eskubide laboralen murrizketa, jardun sindikalaren kriminalizazioa eta kostuak merkeagotzeko joera, besteak beste.
Horren ondorioak, baina, ez dira enpresen kontabilitatean sartzen. Osasun arazoak, istripuak, eta heriotza. Aspaldi izendatu zuen hori John Galtung ikerlari norvegiarrak: egiturazko bortizkeria.
Berriro ere, lan esku merkea etorkinena. Ondorioz, merkea ere haien bizitza.