Glayds eta trantsizioaren memoria

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2019ko mai. 31a, 12:39

Trantsizioa. Amnistia. Inpunitatea. Atzerako eragina izan zuen 1977ko amnistia legeak, ordura arteko giza eskubideen bortxaketak, frankismoarenak, ikerketa eta zigor gabe utziz. Inpunitatea. Baina inpunitatearen izpiritua aurrera ere zabaldu zen, eta horren adibidea da Gladysen erailketa, Tuteran, 1979an.

Ohikoak izan ziren poliziaren erasoak garai hartako mobilizazio herrikoien aurka, gehien gehienetan inpunitate osoz. Trantsizio eredugarri eta baketsuaren irudia gezurtatzen digute datuek. Shophie Babyk eginiko ikerketa berriak estatuaren bortizkeriak zuzenki eragindako 178 erailketa zenbatu ditu estatu espainiarrean 1975 eta 1982 bitartean. Trantsizioaren bestelako ikuspegi historiografikoa.

Datu horiek, garai hartako mobilizazioen aberastasunak, horrek guztiak bultzatzen gaitu trantsizioaren memoria publiko berria eraikitzeko. Bide horretan pasu esanguratsuak eman dituzte aldaketaren erakundeek, eta bide horretan ekitaldi beharrezko eta interesgarriak oso antolatu ditu Gladys gogoan plataformak asteburu honetako. Tuteran, eta gaur bertan Iruñean.

Gladys omentzeko ez ezik, berarengandik eta bere lagun ekologistengandik ikasten jarraitzeko ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!