Natur parkeak, hezkuntza eta heriotza

Erabiltzailearen aurpegia

Berezia da oso Bardeako natur parkea, bertan, bizitza babesteko parke batean, heriotza prestatzen delako, bonbardaketan trebatzeko tiro poligono batean.

Berezia da oso armadak Ikasle eta Enpleguaren Europar Aretorako prestaturiko standa, Iruñeko Baluarten aurreko astean ikusgai izan zena.

Berezia ere tiro poligonoa justifikatzeko Eder patzuergoak emandako argudioa: turistak erakartzeko tresna izan omen daitezke hegazkin militarrak.

Berezia ere soldadu izateko ejertzitoak emandako publizitatea: abentura eta formaziorako tokia omen da karrera militarra.

Bereziak argudioak, zaharrak berri, justifikaezina justifikatzeko.

Azken finean, natur parkeak eta hezkuntza bizitza zaintzeko eta hobetzeko tresnak ditugu. Inolaz ere gerra eta heriotza prestatzeko.