Irain errazak eta faxismoaren fribolizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2019ko urt. 28a, 08:34

Garai latzak hauek, eta Venezuelakoa horren adibide. Berehala hasi dira batzuk, han eta hemen, kolpismoa txalotzen, batzuetan diskurtso sasifaxistekin. Eskuin muturrak mundu mailan duen indarra eta gorakadaren erakusle.

Hausnarketarako beharra dugu. Marea beltz hori geldiarazteko aliantzak sortzeko beharra.

Horregatik, testuinguru honetan, ulergaitzak egiten zaizkit azken asteotan irakurri eta entzundakoak: gaztetxearen aldeko pintadak eraso faxistak direla, edota Nafarroako gobernuaren jarduna VOXen parekoa dela.

Galdu al dugu, dute, burua?

Bestelako garaiak datozkit burura, faxismoak gure artean dana blaitzen omen zuenekoa: ETA faxista, PSOE faxista, EAJ faxista... Zertarako beste kontzeptuak bilatu biolentzia eta injustizia ezberdinak izendatzeko? Dana oso erraza. Errazegi.

Bitartean, baina, errealitatea askoz konplexuago, dinamiko eta kezkagarriagoa da. Faxismo berrituaren mehatxua dugu aurrean, eta hori ulertzeko, eta horri aurre egiteko, injustuak eta faltsuak ez ezik, antzuak dira azken asteotako irain errazak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!