Egun baten itzal luzea

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko mai. 25a, 13:43

Soberan izan du egun bat EAJk. Egia esan, Gurtel kasuaren inguruko epaiak, atzo publikoa egin zenak, aurreko egunean Espainiako aurrekontuei eta Partido Popularraren gobernuari emandako sostengua ia ahantzarazi egin digu. Estalia gelditu da, neurri batean, sostengu hori. Hala ere, baina, hor gelditu da, EAJko historian, egun lotsagarri moduan.

Posibilismoaren bertute moduan saldu nahi izan digute buruzagi jeltzalek Rajoyri emandako laguntza. Posibilismoak, baina, konplizitatearen arriskua dakar batzuetan, eta hori gertatu da oraingoan. Izan ere, Rajoyk Katalunian martxan jarritako estrategia 78ko erregimenaren inboluzio antidemokratiko larriena izan da, zuzenbideko estatuaren oinarrizko printzipioak hankaz gora dituena. Horregatik, inboluzio hori martxan jarri duen gobernua babesteak inboluzioaren konplize egin du EAJ. Zalantzarik gabe.

Egun baterako arnasa izan da Rajoyrentzat. Bere historiarako orban beltza, berriz, EAJrentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!