Trena behar dugulako

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko mai. 14a, 08:28

Trena behar dugulako, hurbil behar dugu. Eskura. Hirian ongi txertaturik. Horrela, merezi izanen du herrietatik, Sakanik zein Erriberatik, Iruñera trenez etortzeak. Hurbileko distantzietatik zein urrutitik, Tafallatik zein Madrildik.

Hurbil behar dugu trena, bai, hirian txertaturik. Eta berriki plazaraturiko txosten batean Sustrai Erakuntzak zein Sanduzelai Auzo Elkartea hori posible dela azaldu dute. Posible eta merkea. Etxabakoitzeko operazio urbanistikoa baino askoz merkeago, alegia.

Tren geltokiaz haratago, berriro ere tren eredua dugu jokoan Etxabakoitzeko PSISaren inguruan erabakia hartzerakoan, eta honi dagokionez, benetako aldaketa eskatu behar diogu aldaketaren erakundeei. Azken hamarkadetako garraio eta urbanismo ereduaren aldaketa alegia, eredu horiek baliabideen xahutzaileak direlako, eta gizartearen gehiengoaren beharrei erantzuten ez dietelako.

Trena behar dugulako, tren soziala behar dugulako, geltoki erabilgarria behar dugu. Sanduzelaiko auzokideentzat zein Nafarroako biztanle gehienentzat ahalik eta erosoena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!