Zerrenda ezagunak, erantzun zailak

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko api. 13a, 12:44

Luzea, eta ezaguna dugu, biharko manifestaziora joateko argudioen zerrenda. Izan ere, inongo zentzu juridikorik gabekoa da Altsasuko gazteen aurkako prozesua, legedi antiterrorista aplikaturik.

Luzea, eta ezaguna ere, antzeko beste kasuen zerrenda. Raperoak, errepideak modu baketsuan mozten duten manifestariak... horiek ere terroristatzat hartuak izan dira. Erronkarin ere, espetxera joateko bidean jarri ditu epaileak gazte antifaxista batzuk.

Zerrenda luzea eta ezagunak, zoritxarrez. Izan ere, kasu konkretuez haratago, kezkagarria benetan joera orokorra zaigu. Alde batetik, oinarrizko eskubideak urratzen dituzten legedi, arau eta erabaki judizialak ugaltzen ikustea. Bestetik, larriago agian, neurri guzti horiek begi onez ikusten duten hiritarren multzo handia, hemen eta Europa osoan.

Zer egin politika horiek justifikatzen duten bizilagunen aurrean? Nola geldiarazi errepresioari emandako babesa? Erantzun zailak. Hausnarketa beharrezkoa. Momentuz, dena den, biharkoa bezalako mobilizazio zabal eta anitzean partea hartzea ezinbesteko urratsa dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!