Mame Mbaye, arrazakeriak eraila

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko mar. 16a, 14:37

2006an heldu zen estatu espainiarrera Mame Mbaye, patera batean, Senegaldik abiatua. 12 urte lan ta lan. Diru eskasa, kontraturik ez, gehien bat manta lagun, kalez kale, saltzaile. 12 urte paperik gabe, beti urduri, beti egoera klandestinoan, beti ihesean.

Udaltzainengandik ihesean, hain zuzen ere, hil zen atzo gaztea Madrilen, Lavapiés auzoan, bihotzekoak jota. "Black lives matter" aldarria Estatu Batuetan jaio zen, bertan azken urteotan, poliziaren jazarpena dela medio, ehunka gazte beltz erailak izan baitira. Eta Iruñean ere, zoritxarrez, salaketa bera egin behar izan genuen duela urte t´erdi, beste gazte bat poliziak atxilotzeko momentuan ere hil egin baitzen.

Atzokoan Madrilen zabaldu ziren protestak, eta geurean ere, arratsaldeko 6etan Navarrería plazan, Mame Mbaye gaztearen erailketa salatzeko elkarretaratzea deitua dago. Bizitza da handiena. Horixe da leloa. Arrazakeriak, inmigrazio legeak, jazarpen polizialak, baina, bizitza moztu egin dute. Berriro ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!