"Latino hauek beti dute zerbait!"

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko ots. 16a, 13:09

"Begiratu ongi, latino hauek beti dute zerbait!" Halaxe esan zion duela gutxi Iruñeko udaltzain batek bere lankideari, azken honek kalean erreteniturik zuten mutil baten aurrekari polizial edota penalak telefono mugikorraren bidez kontsultatzen zituen bitartean.

Ez zen drogaren aurkako sarekadarik. Ez zegoen tartean pertsonen aurkako inongo erasorik. Besterik gabe, Iruñeko Alde Zaharreko denda baten egoera administratiboa ikustatzeko dispositiboa omen zen, eta mutila bere dendaren parean zegoen, auzokideok ongi ezagutzen dugun dendaren parean, alegia. Hala ere, ongi begiratu behar zen bere fitxa poliziala, batzuentzat urrutik etorritako ama etorkinen semeak bereziki susmagarriak baitira.

Zoritxarrez, oraindik ere jarrera arrazistak antzematen dira Iruñeko udaltzain batzuen artean. Gutxiengoa direlako itxaropena daukat. Udaleko oraingo buruzagi politikoen jarraibideekin bat ez datozen portaerak direla uste dut. Horregatik, hain zuzen ere, bereziki zigortuak izan beharrekoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!