Lasaiago bizi, lasaiago erosi

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2018ko ots. 2a, 14:52

Basamortutzea. Horixe da, omen, Iruñeko udalak erdialdea bizigarriago egiteko bultzatu duen planaren ondorioa. Horixe sinestarazi nahi digute Iruñeko hainbat merkatarik haien dendan jarritako kartelekin.

Basamortutze bat izan baldin bada, dena den, kontzeptuaren esajerazioa alde batera utzita, azken hamarkadan eman da Iruñeko Alde Zaharrean. Tarte horretan biztanleen ia ehuneko hamarra galdu du auzoak, eta hainbat denda, poliki poliki, ixten joan dira. Zenbat aldiz entzun dugu horrekiko kexarik merkatari horien aldetik? Zenbat aldiz izan da kritikatua saltoki handiei, eta El Corte Inglési bereziki, Iruñeko udalak urtetan emandako faborezko tratua?

Seguru nago amabilizazio plana aspektu zehatzetan hobe daitekeela. Hala ere, ez da plan hori, inolaz ere, Iruñeko Alde Zaharrean merkataritza sare bizi eta atsegina izateko mehatxua. Hori ikusten ez duena, zeri begira egon da azken hamar urteotan?

Bitartean, trafikoaren murrizketari esker, auzokideok lasaiago mugitzen gara auzotik, eta erosketetan ere lasaiago gabiltza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!