Iruñeko ezkerra porrotaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2017ko abe. 22a, 13:20

Berriro ere agerian gelditu dira Iruñeko udal gobernuaren barreneko tirabirak. Berriro ere agerpen publikoak eta filtrazioak, hausturarako mehatxuak mahai gainean.

Berriro ere zarata. Argudio politiko sendorik ezean, zarata; Aranzadik zein EH Bilduk ez baitituzte mahai gainean jarri benetan jokoan dauden desadostasun politikoak. Alta, orain arte plazaratu diren argudiotan formak eta harreman kontuak izan dira ardatza: leialtasun falta, agintekeria...

Haustura gauzatzen bada, udal gobernutik Aranzadi kanporatua izaten bada, gutxienekoa izanen da batzuk eta besteek emango duten bertsioa, bakoitzak bere burua justifikatzeko. Larriena, baina, gauzatua izanen da. Gure hiria ezkerretik gobernatzeko aukera galduta izanen da.

Ezkerra ahulduta, aurrerantzean eskuina, eta aldaketaren aurkakoak, indartzen diren neurri berean.

Ezkerraren porrota. Porrot kolektiboa. Porrot historikoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!