Astea ia bukatzear dugu, baina zaila da asteburuak zer ekarriko digun asmatzea. Aurreikuspenak, dena den, ilunak dira 155. artikulu famatuaren harira. Demokraziaren printzipioen eta Kataluniako gizartearen gehiengoaren aurkako erabateko erasoa, iraina eta umiliazioa.
Hala ere, itxaropen iturri dugu berriro ere Kataluniako gizartearen ekimen bat, oraingoan en peu de pau izenekoa. Pozgarria zaigu horren aurkezpenean Pepe Beunza ikustea, frankismo garaiko lehen objektorea, eta berarekin batera hainbat sektoretako milaka ekintzaile, militante, pentsalari eta langile...
Oso argia da haien plana: desobedientzia eta ezbiolentziaren indarraz baliatzea, estatuaren aldetik datozen egunotan etorriko den errepresioari aurre egiteko. Estrategia ere martxan dute: milaka pertsona, ehunka talde, prestaketa lanetan dabiltza hamaika herritan eta horretarako mintegiak, tailerrak eta entrenamendu praktikoak antolatu dituzte. Indartsuak sentitzen dira. Oso indartsuak dira elkarren laguntzaz, eta horrek fruituak emanen ditu datozen egunotan.