Procés-aren prozesua

Erabiltzailearen aurpegia Fernan Mendiola 2017ko ira. 29a, 14:18

Berriro ere, udazkenarekin batera, nire hausnarketak zuekin konpartitzeko irrati honek eskaintzen didan aukera baliatuko dut. Asko dira, baina, jorratu nahiko nituzkeen gaiak. Txalogarria zaigu, alde batetik, biharkoan Nafar Gobernuak Gurseko kontzentrazio eremuan antolaturiko omenaldia. Kezkatzekoa oso, Hezkuntzako oposaketei begira hainbat alderdik erakutsitako jarrera, meritu guztiak baloratzen duen lista bakarraren aurka eginez, euskaldunak ez direnentzat lanpostu batzuk erreserbatu nahian. Gai gehiago izanen genuke, baina ezin albo batera utzi igande honetako erreferenduma.

Ez dakigu, inork ez daki, zer gertatuko den asteburu honetan. Argi dago erreferenduma ez dela normala izanen. Hala ere, baina, nire ustez orain arteko bidea bera da azpimarratu behar duguna, ausardiaz eta irmotasunez bultzaturiko borroka prozesua, desobedientzian eta bortizkeria ezaren tresnetan oinarritutakoa. Erreferendumaren emaitzaz haratago, estrategia horrek hankaz gora jarri du ordenamendu legala, eta 78ko erregimenaren izaera nazionalista eta bortitza agerian utzi du. Hori izan da bere arrakasta nagusia, eta seguru nago Urriak lehenengoaz haratago, estrategia hori Katalunian gizarte askeago bat eraikitzeko bidean lagungarri izanen dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!